XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibiltaldietan (paseoetan) eskuak eskapulariopean ebazala ta begikunea alde guztietara bota barik yoango zan, baña buru makurtuta be ez, kokololapiko egiten.

Yantokian, yan bear ebana geldiroegi ta ariñegi barik yango eban, besteen mosuetara begitu barik, eta irakurten zanari adi.

(Lekaidetxe edo konbentuetan eta abadetegietan yatorduan batek irakurri egiten dau besteak yaten dagozan artean).

Aldi ta leku guztietan Jaungoikoa gogoan eukiten eban eta egitada guztiak Beragana zuzenduten zituan, Paul deunak irakasten ebana egiñik: Naiz yaten dozuela naiz edaten dozuela, naiz edozer egiten dozuela, guztia Jaungoikoaren aintzarako egin. (Kor. X, 31).

Domingo ikasle urtena be ba'zan.

Ikastaldietan ukondoari sakatu ta ekiten mutila zan eta, berez be buru argikoa zan da, ikaskizunetan aurrerakuntza aundiak egin zituan.

Algorta'ko ikastetxean bere bizikerea guztiak ontzat eukien.

Arratiatarrak arroak eta okerrak zirala iñok esaten ba'eban, oneik, Domingo izentauegaz, ixilduten eben.

Algorta'n egoan arteko irakasleak ziran.